Albisteak | ||||||
Martxoak 26an, Zumarragako La Salle - Legazpiko ikastetxean, eskualdeko La Salle ikastetxeetako Kristau Elkarteen bilera egin zen. Iaz ere topaketa antzekoa izan zen. Topaketak hiru zati desberdin izan zituen: Hitzaldia, elkarrizketa eta luncha. Hitzaldia Jose Arregi franzizkotarrak eman zuen Jesus Berpiztuari buruz: nola ulertu, sinetsi eta aldarrikatu Andoain, Beasain, Eibar eta Zumarragako 35 hezitzaile (gehienak irakasleak) bertaratu ziren. Giro oso ona eta baikorra.
|
|
|||||