noticias

 

 

Albisteak

  gif
 
Barnetasuna

BARNETASUN PLANA
SAN ASENSIO (Ekainak 29 - Uztailak 3)

21 pertsona bildu ziren aste osoan  Horietatik 17 La Sallekoak dira  eta 4 beste erakundetakoak. Etapaz etapa egin da lana, saio ezberdinak sortuz eta plangintza orokor bati erantzuna emanez.

(Irakurri gehiago) (Argazkiak Ikusi)

 

Tandanacui Guayenten 2009

 

Igaro den astean, Zaragozako Tandanacui taldeko 37 lagunek parte hartu dute udako lan topaketa batean. Remos inguruan ibili dira, pintaketak, garbiketak eta hainbat konponketa eginez. Castarné, Sos, Sesué, Liri, Gabás  eta Arasanz herrietako elizetan ere konponketak egin dituzte.

 

San Asensio

Administrazioan eta zerbitzuetan dauden gure lagunen topaketa ospatu zen
San Asension. Gehiago ezagutzeko eta elkarrrekin egun on bat igarotzeko
balio izan zuen.

 

Praktikak Onak

Apirilaren 25.an ANDOAINEN , gure ikastetxetan egiten diren hainbat PRAKTIKA ONAK ezagutzeko aukera izan genuen. Ekitaldia, goizeko bederatziak inguruan hasi zen eta bazkaltzeko orduan amaitu zen. 50 hezitzaile bildu ziren eta ilusioz entzun zuten  eskola bakoitzaren aurkezpena. Datorren urtean esperientzia berrituko da eta  beste  bost ikastetxeak parte hartuko dute.

(Argazkiak Ikusi)

 
Aisialdia

 

Gure ikastetxetako Aisialdiko taldeak  ANDOAINEN elkartu ziren apirilaren 25.an. Talde bakoitzak bereizgarri bat eraman zuen besteen aurrean identifikatzeko. Goizean, pista jokoa egin zuten eta arratsaldean  eskulanak, diskofesta eta hainbat ekintza egin zituzten. (Argazkiak Ikusi)

 

Kristau Elkartea Martxoak 26an, Zumarragako La Salle - Legazpiko ikastetxean, eskualdeko La Salle ikastetxeetako Kristau Elkarteen bilera egin zen. Iaz ere topaketa antzekoa izan zen.

Topaketak hiru zati desberdin izan zituen: Hitzaldia, elkarrizketa eta luncha. Hitzaldia Jose Arregi franzizkotarrak eman zuen Jesus Berpiztuari buruz: nola ulertu, sinetsi eta aldarrikatu.

Andoain, Beasain, Eibar eta Zumarragako 35 hezitzaile (gehienak irakasleak) bertaratu ziren. Giro oso ona eta baikorra. (Informazio gehiago)

 
San Asensioko Topaketa

SAN ASENSIOKO TOPAKETA
Apirilak 6 - 8

Egun horietan, 70 pertsona bildu ziren San Asension, topaketa atsegin bat egin nahian. Giro onean, ametsak eta proiektuak partekatu zituzten, elkar ezagutuz, jaia eta adiskidetasuna ospatuz. (Argazkiak ikusi)

 

EibarEibar

Ikastetxeak La Salle Eibarrera etorri zeneko 50.urteurrena ospatzen ari den ekintzen barnean, Anaien Kristau Eskolen sortzailea den La Salleko Joan Bautistari buruzko musika-antzerki ikuskizun bat prestatu du: “La Salle Atzo eta Gaur”.

(Informazio gehiago)

 

LaSalleJamARLEP –eko SCOUT topaketa ospatu zen Zaragozan. 250 gazte bildu ziren bertan

 

 

(Informazio gehiago)

 

Pazkoa2009

Gure Barrutiko gazteek  Pazkoa ospatuko dute San Asension ( Apirilak 9-12 ). Elkarrekin eta pertsonalki, fedea ospatuz, harremanak sendotuz.

(Programa ikusi nahi baduzu,….)

 
Aragón

Aragoiko Gobernu-Kontseiluak La Salleko Anaiei Aragoiko Hezkuntzaren Ohizkanpoko Domina ematea erabaki du azken ehun urte hauetan giza maila guztietako ikasleak trebatzen egin duten ahaleginagatik; eta, ikasleen gizatasuna eta gaitasun intelektualak lantzearekin batera, hezitzaileek buru belarri berrikuntza pedagogikoan jardun dutelako.
Domina hau apirilaren 3ko 13etan entregatuko da Aragoiko Gobernuaren Koroaren Ganbaran (Pignatelli eraikina, María Agustin pasealekuan).


Berri atsegingarria da, Aragoiko gizarteari hezkuntzaren bitartez emanak bizi izanaren errekonozimendua baita.

 

Arantzazu09

Arantzazu 2009

Apirilak 4-ean ARANTZAZUKO martxa ospatzen du Donostiako Elizbarrutiak. Gazte Idazkaritzak gazteentzat GAUBELA berezia antolatu du, beraiek ere martxaren espiritua modu gazte batean bizi dezaten. Gazteei aukera berriak eta ausartak ahalbideratu behar zaizkie Jesusen Ebanjelioarekin topo egin dezaten. Ea GAUBELA ondo ateratzen den eta elizbarrutiko ekintza sendo eta errotua bihurtzen dugun denon artean.

 
Cella

ADOLFO ANAIARI OMENALDIA:

Zaragozano mendeurrena dela eta, martxoaren 15.an  omenaldi eder bat egin zitzaion Adolfo Lanzuela Anaiari. (Argazkiak ikusi)

 
Irun - Belgika

Otsailaren 28a eta Martxoaren 2a bitartean Belgikako La Salle-San Jose ikastetxearekin urtero burutzen den elkartrukearen lehen buelta egin da. 3. eta 4. Dbhko eta 1go Batxilergoko hogei bat lagunek parte hartu dute Elkartruke honetan. (Irakurri gehiago)


Martxoa 2009

 
San Asensio

Otsailaren 14.an San Asension ospatu zen Salletarren Topaketa. Hauxe izan zen egunaren ardatza:

Gure hezkuntza-misioak benetan antzaldatzen al ditu pertsonak eta errealitate soziala?

GALDEZKA ARI GARA...

 -gizartearen antzaldatzearen eragile ote garen gure hezkuntza misioan, arautuan eta arautu gabean, gelan, tailerrean, aisialdian, gizartearekiko jardunean... 

-eskolako txikienekiko, formazio arautu gabeko zaharrenekiko, Tandanacui taldeekiko gure artekaritzak eraginik ote duen pertsonengan, eta ea bizi-aukerarik ematen duen... 

-aldaketaren eragile ote garen gurekin batera hezkuntzaz arduratzen diren pertsona eta familiekin...

 -Misioak errealitate berriei erantzun berriak eman eta bizi berri hori oparotasunean bizitzeko Hezkuntza Misiorako II. Asanbladak ezarri dituen jardunbideekin bat gatozen... (Argazkiak Ikusi)

Otsaila 2009

 
Pedro Mari Alberdi

"Afrikarrei laga behar diegu Afrika altxatzen; ziur asko gaizki pasako dute, baina lortuko dute" Pedro Mari Alberdi, LASALLETAR MISIOLARIA.

Pedro Mari Alberdi lasalletar misiolariak Manos Unidas elkartearen kanpainarekin egin du bat aste honetan, urtetan zehar egindako lanaren berri eman eta bere erreflexioak plazaratzeko. 1981etik iaz arte Afrikan bizi izan da eta ongi daki hango beharrizanen berri. (Irakurri gehiago)

Otsaila 2009

 
Montemolin lasterketa

Zaragozako Montemoilin ikastetxeak antolatutako lasterketan  parte hartu nahi baduzu, ikusi web orria: www.carreraspopulares.com/lasalle

Hiriko kale nagusienak zeharkatzen ditu. Korrikalaria izanik, ez  galdu aukera hau!

 

Otsaila 2009

 
Montemolín 100 años

Zaragozako La Salle- Montemolin ikastetxeak bere  mendeurrena ospatuko du. ZORIONAK!

(Informazio gehiago)

Heraldo de Aragon - Albistea

Otsaila 2009

 
Beasain 100 años

 

Beasaingo La Salle- San Jose ikastetxeak bere mendeurrena ospatuko du. ZORIONA!

(Informazio gehiago)

El Diario Vasco - Albistea

Otsaila 2009

 
Asociación

Asoziazioaren inguruan...

Ostiral gauez San Asensiora ailegatzean egin ziguten harrera eskergarri horrekin, antzeman nion bilerari itxura paregabea. Asoziazioaren inguruko bilera aitzaki hartuta, hain ohikoa zaidan giro atsegin eta salletarrean murgildu nintzen. Interesa pizten dit gaiak eta are gehiago bertaratu ziren pertsonen kezka eta galderak.(Irakurri gehiago)

Azaroa 2008