noticias

 

 

Albisteak

Mundu zabala, errealitate anitz

Mundu zabala, errealitate anitz.

Irailak 26an sentsibilizazio jardunaldi honen zazpigarren edizioa ospatuko da Donostian.

Irailak 26, larunbata
Gipuzkoako plaza, Donostia
11etatik 14ak arte  

Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak, Gipuzkoako ordezkaritzaren bitartez, MUNDU ZABALA, ERREALITATE ANITZ izeneko sentsibilizazio jardunaldia abian jarri du, zazpigarren urtez, Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza atalaren laguntzari esker.

GGKEok, gizartean dagoen elkartasun grinaren islada garen heinean, nazioarteko lankidetzaren esparruan zeresan handia dugu. Zeregin hau gure gain hartzen dugulako, zer garen, zer egiten dugun, bere laguntzari esker zer motako proiektuak burutzen ditugun gizarteari ezagutaraztea funtsezkotzat jotzen dugu.

GGKEen zereginetan sakontzeko eta aldi berean gizarteari Hegoaldeko herrialdeen egoera hurbiltzeko, ekimen hau antolatu dugu. Jardunaldia irailaren 26an, larunbatean,egingo dugu, 11etatik 14ak arte.

Sentsibilizaziorako gunean, Proegak panel batzuk jarriko ditu, munduko Hego eta Iparraldearen arteko aldeak jakinarazteko.

Aukera ezberdin asko egongo dira adinaren arabera. Gazteentzako, Tandanacui taldeetakoentzat, adibidez, “Haima” bat egongo da, non Marrokiar gazte talde bat egongo den bere egoera eta arazoak konpartitzeko asmoz.

Haurrentzako ipuin kontalariak egongo dira, baita puxikak ere, eta beste hainbat ekintza “Los Bebes de la Bulla” txarangarekin animatuta.
Gipuzkoako plaza kolorez beteko da, GGKEen lan anitza islatzen duten bost espazio ezberdinekin: zatoz eta ezagutu!
Antolatzailea: Euskadiko GGKEen Koordinakundea.
Laguntzailea: Donostiako Udala – Berdintasun eta Lankidetza Atala.