Albisteak | |
ANDOAINGO LA SALLE BERROZPE IKASTETXEAK, 'CHOICES GOLD' SARIA LORTU DU PERTSONEN KUDEAKETAN Lehenengo erakundea izan da Europan, Erresuma Batua kontuan izan gabe, onespen hau lortzen. La Salle Berrozpek CHOICES GOLD saria lortu du eta, horrekin, Europako eta munduko erakunderik aurreratuenen artean kokatzen da Pertsonen Kudeaketan. Ikastetxe gipuzkoar honek Investors in People auditoriako puntuaziorik altuena lortu du eta Europari dagokionez (arauaren sustatzatzaile den Erresuma Batua kontuan izan gabe) onespen hori irabazten lehenengoak izan dira. Investors in People pertsonen kudeaketako jardunbide egokiari dagokion nazioarteko eredu malgua da. Pertsonen kudeaketaren bikaintasunari dagokionez mundu mailan dagoen onespenik garrantzitsuena eta zabalduena dugu lorpen hori. Maila handiko balio erantsia eta berezitasuna ematen dizkio jasotzen duen erakundeari. Investors in People-ek munduan zabaldurik dauden mota guztietako 70.000 erakunderen artean, Pertsonen Kudeaketa alorreko jardunbide egokienen Benchlearning bat egitea ahalbideratzen du. |
|
Egun berezia ostiralekoa. Dotorez jantzita han azaldu zitzaizkigun 4.mailako ikasleak, guraso eta lagun minekin. Une unkigarria izan zen eta emozioz betea. Bi urtekin sartu ziren haur txikiak, gaur agur esaten zioten Begoñakori 16 urte beteta. |
|
AURTEN ERE SARIDUNAK: KOSMODISEA LEHIAKETA Ikasturte honetan, gaitasun ekintzaile eta digitala garatu nahi dituen lehiaketako 4.edizioa egin da, eta aurten ere “etxera” sari batekin itzuli gara. Administrazio eta finantzak Goi mailako heziketa zikloko 1.mailako taldeak Kosmodisean hilabete hauetan egindako lana eta proiektu batzuengatik 3. saria lortu dute. Zorionak bada, talde horretako irakaslea den Josune eta G1A-ko ikasleei. |
|
Irungo La Salleko Batxillergoko lehenengo mailako ikasleek, Euroskolako XVI deialdian, Euskadi mailan lehenengo postua eta estatu mailan hirugarren postua lortu dute. Europar batasuneko Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako urtearekin bat eginda, dealdiaren gai nagusiak, arazo larri honen aurrean gazteen kontzientziazioa eta bolondres lana sustatzea izan du helburu. |
|
LIBURU AZOKA SOLIDARIOA Aurten, La Salle Bilbao Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek eta irakasleek liburu azoka solidario bat antolatu dugu Salletar ONGDarekin txiroenei laguntzeko asmoz.
Ondorioak ikaragarriak izan dira, dena ondo egon zelako eta gainera 1023 euro lortu ditugu!!!! |
|
Andoaingo La Salle-Berrozpe ikastetxeak aurten ere lortzen du ISO ziurtagiria berritzea. Pasa den otsailaren 9an Heziketa ez arautuko arloak (Heziketa Iraunkorra lanean dauden pertsonentzako eta Heziketa Okupazionala langabezian daudenentzako) AENOR-urterako auditoretza pasa zuen. |
|
Gipuzkoa 1 eskualdeko Kristau Elkarteek antolatutako hitzaldia eta elkarrizketa TOÑO BADIOLAREKIN - Urtean behin egiten den topaketa. Ebaluaketa oso baikorra du ekitaldi honek. |
|
TANDANACUI TOPAKETA Martxoaren 13.an TANDANACUI taldeen topaketa izan zen San Asension. 88 neska- mutil joan ziren eta 18 monitore. Bilbokoek prestatu zuten eguna |
|
Nagusilan eta Donostiako La Salle
Donostiako La Sallek, Joxe Arizmendiarrietaren eskutik belaunaldien arteko |
|
![]() La Salle Berrozpeko ikasleek Bartzelonako First Lego League (FLL) nazioarteko CosmoBarcelonako lehiaketan sari garrantzitsua irabazi dute. |
|
AZTERKOSTA ETA IBAIALDE SARIAK IRUNGO
LA SALLEKO IKASLEENTZAT Beste urte batez, Irungo La Salleko DBHko ikasleek programa hauetara aurkeztutako lan batzuk sarituak izan dira: Ivan Varas (marrazki-komikia), Amaia Juaristi (marrazkia), Alain Fuentes (ipuina) y Marta Molino (argazkia). Azterkosta eta Ibaialde programen xede nagusia ikasleak ingurunea zaintzearen garrantziaz ohartaraztea da. Sariak joan den otsailaren 13an jaso zituzten Donostiako Aquariumean. |
|
BEASAINGO ASTO-JANA
Eskolako Mendi Taldeak Murumendirako irteera ospatu zuen. Goizez izan |
|
Sestaoko Begoñako Andra Mari Ikastetxeak "Dile algo" lehiaketaren saria jaso du. Ekimena "Eskubideak eta betebeharrak" kanpainaren baitan antolatu da. 60 ikastetxek hartu dute parte ikasleen artean bizikidetzarako jokabide onak saritzea helburu duen ekimen honetan. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ikasleak "norberaren eta bere ikaskideen jokabideei buruz gogoeta egitera" bultzatu nahi izan ditu, "gizarte demokratiko bat lortzeko" . (Informazio gehiago) |
|
Gaitasun Handiko ikasleen arretari buruz I. Jardunaldiak.
2010 - Martxoak 3 – 6 |
|
Zumarragako La Salleko haurtzaindegiko inaugurazioko argazkiak.
Otsailak 2. ![]() |
|
ZORIONAK! La Salle Berrozpeko DBH-ko 4. mailako hainbat ikaslek Innobasque-k antolatutako “First Lego Leage – Euskadi” lehiaketan parte hartu dute eta emaitza bikainak lortu dituzte: robot diseinu onenaren saria (Xabi, Jon, Olatz, Miriam, Leire eta Xabi Puertas entrenatzailea) eta Sormena eta Berrikuntzaren saria (Aitor, Imanol, Itziar, Irati, Mikaela eta Iñigo Amenabar entrenatzailea). Azken horiek, otsailaren 21ean, Bartzelonan ospatuko den Espainiako lehiaketarako txartela lortu dute. Irakasle eta ikasleen arteko bi hilabetetako lana izan da eta merezi izan du. Lehiaketa honetan Euskadiko ikastetxe ezberdinetako 10-16 urte arteko neska-mutilez osatutako 20 taldek hartu dute parte eta helburu nagusia zientzia eta teknologia arloetan ikasleak motibatzea da |
|
Salletarren Topaketa, 2010ko otsailak 20 |
|
|
|
|
Lanbide Heziketako ikastetxeentzako jardunaldiaren antolatzailea izan da La Salle Berrozpe Andoaingoa.Euskalit-ek babestu eta laguntzen duen saioan "Pertsonen Kudeaketa" izan zen ardatza eta, bertan, Durangoko Maristak eta La Salle Berrozpe Ikastetxea izan dira emaileak, biek arlo honetan duten experientzia eta kudeaketa sistemak erakutsiz. Bi kasuetan "gure pertsonak gure ikastetxeen ardatz nagusiak direla" azpimarkatu zuten. Partehartzaileen artean Vitoria-Gasteiz, Laudio, Bilbo, Indautxu, Somorrostro, Deustu, Durango, Eibar, Irun, Zarautz, Tolosa, Aretxabaleta, Urnieta eta Arrasateko ordekariak egon dira. Horietaz gain Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia), Confebask (Confederación de Empresarios Vascos) eta Euskalit (Kalitatearen Euskal Fundazioa) erakundeen ordezkariak ere egon ziren. |
|
Azaroan zehar, EUSKALIT, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, gure Sareko bi ikastetxei jakinarazi die Urrezko Q eta Zilarrezko Q-a lortu dutela. Hala nola, Beasaingo La Salle-San Jose Ikastetxeak Urrezko Q-a lortu du. Eibarko Azitaingo Andre Maria Ikastetxeak Zilarrezko Q-a lortu du. Berri pozgarri hau zabaltzeaz gain, har bezate bertako Zuzendariek eta Hezkuntza Elkarteek gu guztion zorionik beroena, ondotxo baitakigu zernolako ahalegin haundi eta batua dagoen horrelako lorpenaren atzean. |
|
![]() |
|
Aisialdiko arduradunen bilera. Ikasturte hasierako lehenbiziko bilera ospatu genuen Donostian irailaren 26. an, gure helburuak eta jarduerak antolatzeko. Bilbao, Donostia , Andoain eta Irungo arduradunak etorri ziren.Ez dezagula galdu gure begiradaren norabidea. |
|
Mundu zabala, errealitate anitz. Irailak 26an sentsibilizazio jardunaldi honen zazpigarren edizioa ospatuko da Donostian |
|
Gure ikastetxetako Pastoralatza Arduradunak, San Asension bildu ziren irailaren 3.an. Behar izango diren hainbat materialen banaketa egin zen eta gune berezia eskeini zitzaion Barnetasunaren Plana aurkezteari eta Kristau Mezua esplizituki nola lantzen dugun aztertzeari, guztion artean erantzun genuen galdetegia aztertuz. (Argazkiak) |
|