Albisteak | |
Nagusilan eta Donostiako La Salle
Donostiako La Sallek, Joxe Arizmendiarrietaren eskutik belaunaldien arteko |
|
![]() La Salle Berrozpeko ikasleek Bartzelonako First Lego League (FLL) nazioarteko CosmoBarcelonako lehiaketan sari garrantzitsua irabazi dute. |
|
AZTERKOSTA ETA IBAIALDE SARIAK IRUNGO
LA SALLEKO IKASLEENTZAT Beste urte batez, Irungo La Salleko DBHko ikasleek programa hauetara aurkeztutako lan batzuk sarituak izan dira: Ivan Varas (marrazki-komikia), Amaia Juaristi (marrazkia), Alain Fuentes (ipuina) y Marta Molino (argazkia). Azterkosta eta Ibaialde programen xede nagusia ikasleak ingurunea zaintzearen garrantziaz ohartaraztea da. Sariak joan den otsailaren 13an jaso zituzten Donostiako Aquariumean. |
|
BEASAINGO ASTO-JANA
Eskolako Mendi Taldeak Murumendirako irteera ospatu zuen. Goizez izan |
|
Sestaoko Begoñako Andra Mari Ikastetxeak "Dile algo" lehiaketaren saria jaso du. Ekimena "Eskubideak eta betebeharrak" kanpainaren baitan antolatu da. 60 ikastetxek hartu dute parte ikasleen artean bizikidetzarako jokabide onak saritzea helburu duen ekimen honetan. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ikasleak "norberaren eta bere ikaskideen jokabideei buruz gogoeta egitera" bultzatu nahi izan ditu, "gizarte demokratiko bat lortzeko" . (Informazio gehiago) |
|
Gaitasun Handiko ikasleen arretari buruz I. Jardunaldiak.
2010 - Martxoak 3 – 6 |
|
Zumarragako La Salleko haurtzaindegiko inaugurazioko argazkiak.
Otsailak 2. ![]() |
|
ZORIONAK! La Salle Berrozpeko DBH-ko 4. mailako hainbat ikaslek Innobasque-k antolatutako “First Lego Leage – Euskadi” lehiaketan parte hartu dute eta emaitza bikainak lortu dituzte: robot diseinu onenaren saria (Xabi, Jon, Olatz, Miriam, Leire eta Xabi Puertas entrenatzailea) eta Sormena eta Berrikuntzaren saria (Aitor, Imanol, Itziar, Irati, Mikaela eta Iñigo Amenabar entrenatzailea). Azken horiek, otsailaren 21ean, Bartzelonan ospatuko den Espainiako lehiaketarako txartela lortu dute. Irakasle eta ikasleen arteko bi hilabetetako lana izan da eta merezi izan du. Lehiaketa honetan Euskadiko ikastetxe ezberdinetako 10-16 urte arteko neska-mutilez osatutako 20 taldek hartu dute parte eta helburu nagusia zientzia eta teknologia arloetan ikasleak motibatzea da |
|
Salletarren Topaketa, 2010ko otsailak 20 |
|
|
|
|
Lanbide Heziketako ikastetxeentzako jardunaldiaren antolatzailea izan da La Salle Berrozpe Andoaingoa.Euskalit-ek babestu eta laguntzen duen saioan "Pertsonen Kudeaketa" izan zen ardatza eta, bertan, Durangoko Maristak eta La Salle Berrozpe Ikastetxea izan dira emaileak, biek arlo honetan duten experientzia eta kudeaketa sistemak erakutsiz. Bi kasuetan "gure pertsonak gure ikastetxeen ardatz nagusiak direla" azpimarkatu zuten. Partehartzaileen artean Vitoria-Gasteiz, Laudio, Bilbo, Indautxu, Somorrostro, Deustu, Durango, Eibar, Irun, Zarautz, Tolosa, Aretxabaleta, Urnieta eta Arrasateko ordekariak egon dira. Horietaz gain Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia), Confebask (Confederación de Empresarios Vascos) eta Euskalit (Kalitatearen Euskal Fundazioa) erakundeen ordezkariak ere egon ziren. |
|
Azaroan zehar, EUSKALIT, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, gure Sareko bi ikastetxei jakinarazi die Urrezko Q eta Zilarrezko Q-a lortu dutela. Hala nola, Beasaingo La Salle-San Jose Ikastetxeak Urrezko Q-a lortu du. Eibarko Azitaingo Andre Maria Ikastetxeak Zilarrezko Q-a lortu du. Berri pozgarri hau zabaltzeaz gain, har bezate bertako Zuzendariek eta Hezkuntza Elkarteek gu guztion zorionik beroena, ondotxo baitakigu zernolako ahalegin haundi eta batua dagoen horrelako lorpenaren atzean. |
|
![]() |
|
Aisialdiko arduradunen bilera. Ikasturte hasierako lehenbiziko bilera ospatu genuen Donostian irailaren 26. an, gure helburuak eta jarduerak antolatzeko. Bilbao, Donostia , Andoain eta Irungo arduradunak etorri ziren.Ez dezagula galdu gure begiradaren norabidea. |
|
Mundu zabala, errealitate anitz. Irailak 26an sentsibilizazio jardunaldi honen zazpigarren edizioa ospatuko da Donostian |
|
Gure ikastetxetako Pastoralatza Arduradunak, San Asension bildu ziren irailaren 3.an. Behar izango diren hainbat materialen banaketa egin zen eta gune berezia eskeini zitzaion Barnetasunaren Plana aurkezteari eta Kristau Mezua esplizituki nola lantzen dugun aztertzeari, guztion artean erantzun genuen galdetegia aztertuz. (Argazkiak) |
|